Bizkaiako Onddoak - Egilea Fernando Pedro Pérez (2012).pdf

(19226 KB) Pobierz
BIZKAIKO
ONDDOAK
A.D.E.V.E.
Egilea:
F
ernando
P
edro
P
érez
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK
DEFENDATZEKO ELKARTEA
Argitaratzailea:
ADEVE
Argazkiak:
Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola,
Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
Diseiñua:
Cristina Urionabarrenetxea.
Lehen argitaldia:
20012ko abendua
Legezko gordailua:
BI-1765-2012
2
A C E T A B U L A
A L E U R I A
KATILU NARANJA
Aleuria aurantia
KALIZA ARRUNTA
Acetabula vulgaris
DESKRIBAPENA:
perretxiku honen
fruitu-gorputzak kopa forma du, 6 cm-
rainoko diametroa eta 4 cm inguruko
altuera. Oinaldean saihets formako
tolesturak dituen hanka du. Saihets
formako tolestura hauek kanpoaldetik
hedatzen eta adarkatzen dira, baina
ez dira behin ere ertzeraino ailega-
tzen. Barrenaldetik leuna da, nahiz
eta batzuetan hondoan tolesturak
ikusi. Barrenalde honen kolorea
gedar-arre eta arre-ilunaren tartekoa
da eta kanpoaldearen kolore zurbila-
go edo ia zuriskarekin kontrastean
dago. Esporak leunak eta eliptikoak
dira eta barrenean ttantta handi bana
dute.
HABITATA:
jangarria da, baina kax-
karra, eta arriskutsua, azido helbeoli-
koa baitu. Jateko egosi egin behar da
azido hau desagertarazteko.
JANGARRITASUNA:
udaberriaren
hasieratik udazkenaren hasiera arte
aurki daiteke, koniferoen basoetan
gehienetan, estrata eta bide ertzetan
batez ere.
DESKRIBAPENA:
katilu laranja-k ertz
gingildua duen plater edo kaxuela forma
izaten du. Bere neurria 8 cm-rainoko dia-
metrokoa da. Askotan talde hertsitan
ateratzen da, eta hauen artean estutuz
gero, ale bakartiena baino irregularragoa
gelditzen da ertza eta bide batez forma
ere bai. Barrenaldea leuna da, kolore
laranja ederrekoa, eta laranja-gorriskara
aldatzeko joera du. Kanpoaldea lauso-
dun antxa da, argiagoa, eta batzuetan
nahiko zuriska.
Oharkabeheko usain eta zaporea.
Batzuetan, bildu ondoren, daramagun
ontzitik atera eta esku gainean hartuz
gero, “esporen leherketa” ttikia gertatzen
da. Esporen “leherketa” hau lauso baten
moduan ikusten da eta eskuaren eta
esporen arteko tenperatura desberdinta-
sunak eragiten du. Esporak gardenak,
elipsoidalak eta saredunak dira eta
mutur arantzatsuak dituzte.
HABITATA:
udazkenetik neguaren
hasieran arte ateratzen da bai hostoza-
bal eta bai koniferoen basoetako lurrean,
lur ibili berrietan batez ere.
Perretxiku polit honi basoetako estrata
ireki berrietan agertzea gustatzen zaio.
Horrelakoetan ikusgarria da lurra kolore
biziko ehundaka diskok estalia ikustea,
lur biluziarekin kontrastatuz.
JANGARRITASUNA:
jangarria da,
baina ez oso ona, ez baitu gustorik, eta
jateko mami gutxi du gainera.
Mamiak kolore berdintsua du eta oso
hauskorra da.
3
4
BIZKAIKO ONDDOAK
A E R O B O L E T U S
A U R I C U L A R I A
AUREOBOLETUS GENTILIS
DESKRIBAPENA:
txapelak 2-6 cm-ko
diametroa izan dezake, hasieran hemis-
ferikoa gero ganbil-formakoa eta azkenik
lautu-ganbila; ertza enparatua du eta
barnera kurbatua, zahartzean kanpora
kurbatzeko joera du. Azala erdi banaga-
ria eta likatsua da, batez ere eguraldi
hezea denean, arrosa kolorekoa zertxo-
bait grisaxka edo marroixka aleen adina-
ren arabera. Hodiak motzak dira, itsa-
tsiak edo ia dekurrenteak, oso finak eta
urre-hori kolorekoak. Poro konposatuak,
hasieran oso txikiak, gero zabalduz doaz
eta zahartu ahala nahiko handiak dira;
hodien kolore berekoak dira eta esne
itxurako ttantta batzuk darizkie hazten ari
dinerean. Hanka zilindriko-fusiformea da,
3-8x0,5-1,5 cm-koa, urre-hori kolorekoa,
biziagoa punta aldean eta oinaldean tonu
marroi-arrosak ditu; azala leuna da,
baina batzuetan eta bereziki heldua
denean baditu kanale mehe batzuk luze-
ka jarriak.
Esporak fusiformeak dira, kolore hori-
koak eta bere barnean ttantta batzuk
dituzte.
HABITATA:
espezie arraro eta eder
hau uda-udazkenean atera ohi da
pagadi edo hariztietan, bakarka edo 2-
4 aleko taldeetan
JANGARRITASUNA:
bere mami harroa
zuri kolorekoa da baina zertxobait arrosa
txapeleko azalaren azpian; fruta-usain
antxa du eta zaporea azido samarra.
AURICULARIAAURICULA JUDAE
DESKRIBAPENA:
fruitu-gorputza hanka-
rik gabeko giza belarri formako txapelak
osatzen du. Txapel honen barrenalde edo
himenioa, leuna, nerbioduna, kizkurtua
eta uhindua da, eta kolore gorri-iluna edo
marroi-moreska du, eta ertz uhindu eta
leuna. Kanpotik berriz, iletsu edo balusa-
tua da, uhindua eta kolore grisaska eta
oliba-arrearen tartekoa. Ale fresko eta
hezeek mami gelatinakara, erdigarden eta
arre-gorriska dute, baina lehor dagoene-
an, zurrun, hauskor eta gogorra. Zapore
geza eta oharkabeko usaina. Espora
handi, leun eta zilindrikoak.
HABITATA:
perretxiku gelatinara eta erdi-
garden hau taldeka ateratzen da udan eta
udazkenean ihartutako zenbait hostoza-
balen adar, enbor eta eroritako adarretan,
arte eta intsusetan batipat. Hortik omen
datorkio “Judasen belarri” izena, ebanje-
liioek diotenez, Jesusi traizioa egin ondo-
ren, intsusa batetik urkatu baitzuen bere
burua.
JANGARRITASNA:
jangarria deenez,
sikaturik gorde daiteke.
Ekialde Urrunean (Txina eta Japonian)
arrunt preziatua da. Laborantzako espe-
ziea da hau ere, eta jatetxe txinarretan
sarritan zerbitzatzen dute, gordinik edo
entsaladan, “perretxiku beltz” izena ema-
nez. Berez, perretxiku honek ez da zap-
poretik, baina bere mami gelatinakara
dela da, ekialdeko gusturako oso estima-
tua izaten da.
5
6
BIZKAIKO ONDDOAK
A U R I C U L A R I A
A G R O C Y B E
AURICULARIA MESENTERICA
DESKRIBAPENA:
fruitu-gorputza
hankarik gabeko txapel elastiko, laun-
du eta uhindua da, eta 5-15 cm-ko
zabalera du. Gainaldetik iletsua eta
kolore gris eta arre-grisaskaren tarte-
koz zonatua. Ertza zurbilagoa da,
uhindua eta gingildua. Azpialde edo
himenioa gorriska-purpura eta purpu-
ra-ilun tartekoa da, plisatu-nerbiodu-
na, sare baten moduan, esporak utzi-
tako lauso zuriskaz partzialki estaila.
Esporak handiak dira, leunak, ttantta-
dunak eta zilindrikoak.
Auricularia auricula judae-tik txapela-
ren gainaldeak bereizten du, ez baita
ez iletsu zonatua, eta bere forma ez da
giza belarria bezalakoa.
JANGARRITASUNA:
bere mami elas-
tiko eta larrunkararengatik ezin da jan.
Ale fresko eta hezeek mami mehe,
elastiko eta gelatinakara dute, baina
lehorrak daudenean, hauskor eta
gogorra.
HABITATA:
talde handitan ateratzen
da, txapelak elkarri atxekerik, ihartuta-
ko zenbait hostozabalen egur eta mo-
tzondoetan, tapiz moduan. Giro leho-
rra egiten duenean ihartuta daudela
dirudi, baina euria egin ondoren, bizi-
tasuna berreskuratzen dute. Urte oso-
san zehar ateratzen da elurra eta
hotza gaindituz.
MAKAL-ZIZA
Agrocybe aegerita
DESKRIBAPENA:
txapelaren diame-
troa desberdina izaten da, 5-10 cm-koa.
Hasieran txapel ganbila da eta hedatua
gero. Txapeleko azala marroia edo okre
iluna da, zimurra alea gaztea denean,
zahartzean zurbilagoa eta erradialki pi-
tzatua zahartzean. Orriak hertsiak,
altzodunak eta adnatuak dira, hortz
batez dekurrenteak. Hasieran zuriskak
dira eta gero ilunagoak, kolore okre-
marroia, berriz, azkenean, baina orria-
ren ertzak zuriska jarraitzen du. Hanka
luzea, zilindrikoa, batzuetan kurbatua.
Oinaldetik lodiagoa da eta muturrean
punta du. Orrien ondoan eraztun zuris-
ka mamitsu iraunkorra du.
Esporak kolore okre-marroikoak dira,
eliptikoak, eta deneak dute poro ger-
minala.
HABITATA:
perretxiku egurtiarra da,
Bizkaian oso arrunta. Udaberrian eta
udazkenean ateratzen da gehienbat
multzo trinkotan, makal, zumar, asti-
gar, sahats eta beste hostozabal
batzuen enbor bizien oinetan.
Ihartutako egurraren gainean hazteko
ere alda daiteke.
JANGARRITASUNA:
jangarri bikaina
da. Batzuek, perretxiku hauek ikusita,
puska bat kendu eta bere baratz edo
lorategiko leku heze eta itzaltsu batera
eraman izan dute, eta enborra noiz-
behinka ureztatuz urtero 4 edo 5 aldiz
jasotzen dute uzta.
7
8
BIZKAIKO ONDDOAK
Zgłoś jeśli naruszono regulamin